Honako proiektu hau, ESPAINIAKO OSASUN MENTALAREN Konfederazioaren barneko Lehenengo Pertsonan Osasun Mentalaren Aldeko Batzordaren ametsa da.
Web orri honen eragilea pertsona adituak gara, esperientziak bizi ditugunak, gure testigantzekin, sintoma eta tratamenduen deskribapenarekin, aurre egiteko eta gainditze estrategiekin, lehenengo pertsonan adituak diren pertsonen ikuspegitik abiatuta.
Ez dugu teorizatu ez eta akademiko bihurtu nahi inongo kontzeptu terapeutikorik, bir-orekatze prozesua gizatiarrago bihurtzea baizik. Horretarako, parte hartzaileak eta protagonistak gu geu gara, gure bizipenekin, gure beldurrei nola egin diegun aurre, auto-estimua nola berreskuratu dugun eta bizitzan aurrera nola jarraitu dugun kontuan hartuz.