Zer da ahalduntzea

Osasun Mentaleko arazo batek ez du gure gaitasuna gutxitzen. Gaitasunak ditugu, ametsak, jakin-mina eta helburuak beste edozein pertsonak bezala, eta edozein pertsonak bezala, zoriontsuak izan nahi dugu.

Alabaina, oraindik ere harresi anitz existitzen dira gure parte hartzeko eskubide legitimoa oztopatzen dutenak, hala nola, aurreiritziak, diskriminazioa, etiketak, paternalismoa, informazio eta formazio falta, tradizionalismoa edo eszeptizismoa.

Pertsona guztiak anitzak gara. Eta hori da, hain zuzen ere, gure gizartea aberasten duena. Erabakitzerakoan parte hartzeko aukera izatea eta gure eskubideak baliotzea onura asko eskaintzen dizkigu hiritartasun ikuspegitik bai eta ahalduntzetik, berreskurapenetik eta komunitatean parte hartzetik ere.

“Oraindik harresi anitz existitzen dira gure parte hartzeko eskubide legitimoa oztopatzen dutenak.”

Lehen Pertsonan Osaun Mentalaren Aldeko Batzordeak duela urte batzuk aztertu zuen ahalduntze kontzeptua, ondoko dekalogoan laburbiltzen dena:

DEKALOGOA

OSOTASUNA

Pertsonen existentziak alde anitzak ditu, eta guztiez gozatu nahi dugu.

PROTAGONISMOA

Gure bizipenen buruak izan nahi dugu.

GAINDIPENA

Gure gaitasunak indartu nahi ditugu.

ERANTZUKIZUNA

Gure heldutasuna adierazi nahi dugu, paternalismorik gabe.

AUTONOMIA

Gure bizitza-proiektu propioa garatu nahi dugu.

6

ONGIZATEA

Soziala zein indibiduala; zoriontsuak izan nahi dugu.

AUTOEZAGUTZA

Gure ezaugarriak ezagutu ditzagun gure gaitasunak ahalik eta
gehien garatzeko.

KONFIANTZA

Garen moduan onartzen gara.

AUTOESTIMUA

Gure bizitza-proiektuaren hasiera-puntua.

10

    PARTE-HARTZEA

    Inork ezin du gure ahotsa ordezkatu.

Osasun Mental arazoak dituzten pertsonen aldarrikapenak esperientzia propioa duten pertsonengatik indartuak zain behar dira. Horregatik, gure parte hartzea handitzen ari da elkarte eta OSASUN MENTALA ESPAINIA Konfederazioaren estamentuetan eta bere entitate lankideetan.

Beste neurri batzuen artean, komunitate autonomo ezberdinetan, pertsona adituen batzordeen sorkuntza eta finkatzea ematen ari dira. Maila autonomikoan, 2016an guztira 99 bilera baino gehiago burutu dira, 824 pertsona parte-hartzaileekin. Lehenengo pertsonako batzordeak sortu eta mantendu egin dira 13 komunitate autonomoetan eta estatu mailan.

Beste neurri batzuen artean, komunitate autonomo ezberdinetan, pertsona adituen batzordeen sorkuntza eta finkatzea ematen ari dira. Maila autonomikoan, 2016an guztira 99 bilera baino gehiago burutu dira, 824 pertsona parte-hartzaileekin. Lehenengo pertsonako batzordeak sortu eta mantendu egin dira 13 komunitate autonomoetan eta estatu mailan.

WEBORRI HAU EZAGUTZERA EMAN NAHI DUGU

Aurkitu hemen osasun mental arazodun pertsonen beste artikulu y eta testigantzak.

IKUSI

Elemento decorativo

SUSTAZAILEA

Logo SALUD MENTAL ESPAÑA

ELKARLANEAN ARITU ZAITEZ

Logo Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad